Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Binetak eta munstrotxoak

octubre 25, 2024 - noviembre 16, 2024

?Nachomon? bere nick famatuaz oso ezaguna da Warhammeren unibertsoari eskainitako bere arteari eta Wolf & Sister bere webcomici esker. Bilbotarra da jatorriz, eta marrazkilaria, gidoilaria, kolorista eta narratzaile bisual handia. Estilo propio guztiz bereizgarria du, oso bat datorrena mangarekin, eta Bruguera garaiko edo komikigintza franko belgikarreko autore onenen eraginekin.

Erakusketa honetan Nacho Fernándezen sorkuntza zoragarrietako batzuk bisitatu ahal izango ditugu, Dragon Fallen original maiteetatik hasi eta bere lan berrieneraino; abenturazko eta fantasiazko webcomic ganberroa: Wargasmer: Pistons & Dragons. Gainera, fantasiazko generoko filmen pertsonaiei berak egindako omenaldiez eta karikaturez gozatu ahal izango dugu, baita tebeo klasikoen fanartez, Strip Marvelen orrialdeez… ere, eta bidaia batean murgilduko gara Resident Evil eta Fanhunter bezalako unibertsoetan edo Superlópezen orrialdeetako Supergrupo maitean barrena.

Komisarioa: Jorge Madejón

Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30. Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 ? 20:00

Jaiegunetan: itxita

 

Detalles

Comienza:
octubre 25, 2024
Finaliza:
noviembre 16, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/10/25/binetak-eta-munstrotxoak/webkklik00-detalle/eu/

Local

Donostiako Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España