Basilio eta Valeria adineko bi pertsona dira, eta ekintzan hastea erabaki dute, agian beren bizitzako ekintzan. Gurdi zahar bat, ureztagailu bat eta beren ekimena aurrera eramateko bestelako tresnak berreskuratu dituzte haien aletegitik. Hirietako kaleetan bizia landatuz, jakinduria banatuz, ingurunearekiko eta beren oraina eta etorkizuna osatzen duten pertsonekiko maitasuna eratuz, poesiazko mezuak eskaintzen dituzte. Haiek ongi dakite lore, zuhaitz edo hazi oro edertasuna dela berez, eta gure arreta ezagutza eta miresmen osoa merezi dutela. Paseo maitagarri bat egingo dugu Errrotako auzoan.
Zurrunka&LaSemillaVoladora konpainiek aurkezten dute Birakolore, txotxongilo ikuskizun ibiltaria.