Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatua «ARS EX INDUSTRIA» erakusketara

marzo 10

Noiz: Otsailaren 24an eta martxoaren 10ean, astearteetan, 17:00etan

Iraupena: Ordubete

Lekuak murriztuak dira, beraz aurretiko izen-ematea gomendatzen da.

Euskal Industria Ondarearen eta Herri Lanen Elkarteak (IOHLEE) ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla erakusketa ireki du Itsasmuseum Bilbaon. Sorkuntza artistikoaren bidez euskal industrializazioaren aztarnari omenaldia egin nahi dion arte garaikideko erakusketa kolektibo honek hainbat artisten lanak biltzen ditu.

2026ko apirilaren 26ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa hau Elkartearen 40. urteurrenaren ospakizuneko jarduera nagusietako bat da. IOHLEE-k urte honetan hainbat ekintza garatu ditu bere bazkideei zuzenduta, eta erakusketa honen bidez ospakizuna borobiltzen du, artea memoria, emozio eta etorkizunerako proiekzio tresna gisa aldarrikatuz.

  • Euskadiko arte eta industriari buruzko erakusketarik handienetako bat

ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren islak euskal, estatuko eta nazioarteko artisten 36 obra biltzen ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egunera arte sortutakoak. Artistek industriaren unibertso estetikoan, sinbolikoan eta sozialean sakondu dute, pinturaren, eskulturaren, argazkigintzaren, instalazioaren edo bideoaren bidez.

Erakusketa ez da euskal industria-iraganaren islapen hutsa: interpretatu, eraldatu eta berrirakurri egiten du.

Erakusketa Alberto Salcedo Fernández Arte Ederretan doktore eta artearen, lurraldearen eta ondarearen arteko harremanen inguruan ibilbide nabarmena duen komisarioak zuzendu du, indartsua, plurala eta hunkigarria den narrazio bisuala sortuz eta industriak artista belaunaldi askorentzat inspirazio-iturri izan dela balioan jarriz.

  • Sustraiekin eta etorkizunarekin lotutako oroitzapena
  1. urtea lau hamarkadako konpromisoa ospatzeko urtea da: euskal ondare kulturalarekin, lanaren memoriaren transmisioarekin, gure paisaia industrialekin eta gizarte- zein kultura-eraldaketekin.

ARS EX INDUSTRIA¸ artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla erakusketa batetik baino haratago doa. Gure iragan industrialaren balio kulturala defendatu duten pertsona guztiei egindako omenaldia da. Printzipioen

adierazpen argia ere bada: ondare industriala ez da soilik kontserbatu behar, inspirazio-iturri izan behar du.

  • Hitzaldiak, topaketak eta solasaldiak memoria kolektiboa eraikitzen jarraitzeko

Erakusketa bost hilabetez zabalik egongo da, eta tarte horretan IOHLEEk jarduera-programa publiko zabala antolatuko du: parte hartzen duten artistekin hitzaldiak, elkarrizketa irekiak eta ondarearen, artearen zein industria-historiaren arloko adituekin topaketak, besteak beste.

Euskal ondare industrialak etorkizunean izango dituen erronkei buruzko hausnarketa partekaturako guneak irekitzea da jarduera programa honen helburu nagusia: kontserbazioa, erabilera soziala, berrirakurketa eta belaunaldi berriei transmisioa.

  • Artea eta ondarea: beste begirada bat izateko gonbita

ARS EX INDUSTRIA, artea, euskal kultura eta ondare industrialaren isla erakusketa ez da sorkuntza artistikoaren erakusleiho hutsa; Euskadiren historia hurbila berrinterpretatzeko apustu kulturala baizik. Lan-esperientzia eta sorkuntza garaikidea lotzen dituen zubi bat da, ondare industriala eta irudimen kolektiboa harremanetan jartzen dituena.

IOHLEEk eskerrak eman nahi dizkie bereziki Itsasmuseum Bilbaori, Bizkaiko Foru Aldundiari, baita erakusketaren komisarioari, eta proposamen aitzindari hau posible egin duten Elkarteko talde teknikoaren kide guztiei. Era berean, artisten ekarpena eta honako erakundeen laguntza ere eskertu nahi ditu: Gordailua (Gipuzkoako Foru Aldundia), Rialia Museoa, BBK Fundazioa, BilboArte eta Guggenheim Bilbao, besteak beste.

Local

Itsasmuseum Bilbao – Euskal Itsas Museoa – (Explanada)
Muelle Ramón de la Sota, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España