Emilio Aragónek eta Norberto López Amadok euren El compromiso dokumentaleko zenbait eszenatan agertzen den Hilma af Klint erakusketan barrena eramango gaituzte. Ibilbide berezi horretarako, filmaren gaiarekin lotura duten piezak aukeratuko dituzte. Pelikula Emilio Aragón aktore, musikari eta ekoizle ezagunak duela gutxi izandako esperientzia pertsonal batean oinarrituta dago. Aragón protagonista eta López Amado zuzendari dituen dokumental fikzionatua 2025eko udaberrian estreinatzea aurreikusten da.
Mota honetako ibilbideek erakusketetara hainbat ikuspuntutatik hurbiltzeko aukera ematen dute, eta parte-hartzaileen esperientzia aberasten dute.