Gazteen artean Gasteizko historiari buruzko hausnarketa kritiko eta parte-hartzailea sustatzea du helburu, memoria-lekuetan barrena gidatutako ibilbide baten bidez. Hiriko eraikin, plaza, monumentu edo txoko ez hain nabarmenak, errepresioarekin, erresistentziarekin edo giza eskubideen defentsarekin lotutako gertaera historiko esanguratsuen eszenatoki izan direnak.
Topaketa-lekua: Santa Isabel hilerria.
Antolatzailea: Jarduera Gazteria Zerbitzuarekin lankidetzan.