
Mugarik Gabek eta Femias taldeko artistek (Alejandra Bueno, Aiskoa Pérez eta Laura MM) artista gonbidatuekin (Rocio Soria Díaz eta Felipe Ribas San Martín) batera sortutako lanak azalduko dizkiete bisitariei. Publikoak, gainera, erakusketa interaktiboa osatzen duten hainbat lanekin elkarreragiteko aukera izango du.
Erakusketari buruzko informazioa
Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2025ko deialdian hautatutako proiektua.
Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzua
Kolaboratzailea: Montehermoso Kulturunea
Sarrera librea lekuak bete arte.