Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatua: «Sasi guztien gainetik», Marlene McCarty-ren erakusketa

noviembre 5

Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.

Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.

Marlene McCarty artistaren Sasi guztien gainetik erakusketan landareak, landareen marrazkiak eta primateak aurkituko ditugu, baita landareen substantziatik abiatuta egindako marrazkiak ere.

Datak:  18:00etan gazteleraz // 19:00etan euskaraz

Urriak 22
Azaroak 5
Abenduak 3
Urtarrilak 14

Marlene McCartyren Sasi guztien gainetik erabat agerikoa ez den horren bilaketa da. Artistak dioenez, esplorazio bihurgunetsua da, emakumeen sexualitatearen antzekoa: “Hor sartu behar da, eta (metaforikoki) arakatu”.

 Landareak, landareen eta primateen marrazkiak aurkitzen ditugu, baita landareen beren substantziekin egindako marrazkiak ere. Marlene McCartyren marrazkiak materia-metaketa konplexuak dira, elkar estaltzen eta erakusten duten trazu-geruzekin osatuak. Ikustea are konplexuagoa bilakatzen da harrapatzen gaituzten heinean: beti agertzen da hasieran ez zegoela zirudien xehetasunen bat, osotasunetik ihes egin eta beste norabait biratzen duen ihes-punturen bat. Erakusketak giza gorputzarekin aspalditik elkarreragin boteretsua duten landareekin denbora partekatzera gonbidatzen gaitu: gu hiltzeko, sendatzeko edo gure ugalketa-sistemari eragiteko ahalmena dute. Horietako asko sorginen ukenduetan edo Erdi Aroko emaginen errezetetan aipatu izan dira, eta guztiak hazten dira, askotan basatiki, euskal lurraldean.

Zentzumen-geruzak askotarikoak diren arren eta norabide bakarreko irakurketa batean biltzea zaila den arren, Sasi guztien gainetik espezieen arteko topaketa gisa uler liteke: animaliekin eta landareekin partekatzen dugun guztia eta haiekin nola erlazionatzen garen hausnartzera bultzatzen gaitu. Ingurumen-kolapsoaren eta emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideek aldian-aldian jasaten dituzten mehatxuen aurrean, erakusketa honek aukera ematen du aztertzeko beste espezieen agentzia aitortzeak eta modernitatearen proiektuak suntsitu dituen antzinako emakume-jakintzak berreskuratzeak ekar lezaketen autoahalduntzeko ahalmena.  

Local

Tabakalera eta Kursaal
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España