Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatua: «Sound Healing. Materiatik bibraziorako bidaia Chillida Lekun»

julio 9

Esperientzia bidaia sentsorial gisa planteatzen da, Eduardo Chillidaren ikuspegia -espazioa, hutsa eta tokiko energia bizitzeko modua- Sound Healing-arekin lotzen duena, eskulturek pizten duten bibrazio horren luzapen gisa.

Proposamenak hiru oinarri ditu:

  • Materia eta energia: Eskulturek, burdina, harria eta bolumena diren arren, presentzia eta «eremua» transmititzen dute. Sortzen den soinuak materia horren hedapen sotil gisa jokatzen du, bisitariaren pertzepzioa aktibatuz, forma ez ezik, daukan energia ere sentitzeko.
  • Espazioa protagonista gisa: Chillidak hutsa, barnealdea, atalasea eta obraren eta paisaiaren arteko harremana lantzen zituen. Sound Healing-ek frekuentziaz «marrazten» du espazio ikusezin hori. Soinuak airea bete, zeharkatu eta laztantzen du, eskulturak ordenatu eta ireki bezala.
  • Ukimenetik entzutera: Esperientzia meditazio gidatu labur batekin hasten da, pieza batzuk ukituz (errespetuz): eskuak gainazalean, arnasketa, arreta testuran, tenperaturan eta pisuan. Ondoren, taldea elkartu egiten da eta Sound Healing-ak bizitakoa integratzen du, soinuak metalaren eta naturaren memoria jaso eta barneko eta oraingo bizipen bihurtuko balu bezala.

Laburbilduz, eskulturek ainguratu egiten dute (lurra, forma, muga) eta soinuak hedatu egiten du (bibrazioa, emozioa, isiltasuna). Lotura horretatik, tokiaren zentzua handitzen duen ibilbide sentsorial eta energetikoa sortzen da: espazioa gorputzarekin eta arimarekin bizitzea.

Onurak:

  • Lotura sakona Chillidaren artearekin
  • Ingurune natural eta sendagarriarekin konektatzeko aukera
  • Erlaxazio sakona eta zelulen birsorkuntza
  • Sormenaren eta introspekzioaren estimulazioa
  • Espazio artistiko enblematiko batean esperientzia paregabea eta errepikaezina bizitzeko aukera

Sound Healing-ek Chillida Lekun lekuaren pertzepzioa modu integralean zabaltzeko aukera ematen du: natura, obra eta bibrazioa hizkuntza berean elkartuta. Esperientziak Eduardo Chillidaren obraren energia sentitzera gonbidatzen ditu parte-hartzaileak, espazio horretan bildua eta pertsona bakoitzarengan integratua.

Emailea: Eva Carreras | www.evacarreras.com

Arropa erosoa, esterak eta mantak ekartzea gomendatzun dugu, esperientzia horretaz modurik onenean gozatzeko.

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España