Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatua: «Ukitu», Maider López-en erakusketa

noviembre 19

Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu. Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.

Maider Lópezen Ukitu erakusketa azken hamar urteotan garatu duen praktika artistikotik abiatzen da. Artistak inguratzen gaituzten ingurune urbanoetan zein naturaletan esku hartuz garatzen du bere lana.

Datak:  

Urriak 29
Azaroak 19
Abenduak 17
Urtarrilak 28

Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak Maider López artistaren Ukitu erakusketa aurkeztuko dute.

Maider Lópezen ibilbide artistikoan barrena ibilbide bakarra sortzeko elkartu diren bi egoitza izango ditu erakusketak, Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera. Hiri- eta natura-inguruneetan eginiko esku-hartzeak mugarri izan dituen bide bat, besteekin eta bizi garen espazioarekin dugun harremana birpentsatzera gonbidatzen gaituena.


Local

Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España