«Bergaran hainbat bisita gidatu eskaintzen ditugu:
1.- Bergara monumentala: Bergarako historia ezagutzeaz gain, alde zaharreko hainbat jauregi eta monumentu ezagutzen dira.
2.- Lorategi historikoak: Jauregietako lorategi historikoen ezaugarriak azaltzen dira.
3.- Laboratorium museoko bisita gidatua: Bergarako Errege Mintegiko bildumak eta Euskal Herriko ilustrazio zientifikoaren nondik norakoa eta bere garrantzia azaltzen da.
Izena eman behar da aldez aurretik eta sarrera Laboratorium museoan erosi bisita hasi baino lehen.»