
Zaldibarko Udalak eta Gerediaga elkarteak Bittor Garitaonandia omenduko dute haren jaiotzaren 150. urteurrenean.
Garitaonandia zaldibartarra izan zen, eta euskal pizkundeko figura inportantea XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran: euskaltzalea, euskarazko kazetaria idazlea, musikaria, konpositorea eta euskaltzain urgazlea.
Hori dela eta, martxoan zehar Garitaonandia behar bezala omentzeko ekitaldi sorta egingo da Zaldibarren.