Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bizi ala Iraun 2026: Audience

marzo 6

2026ko Bizi ala Iraun zikloaren barne.

  • Gaizka Insunza, Ager Insunza, Andoni Lauzirika, Kepa Elgoibar 

25 urtebeteko ibilbidea bete dugu jada Audience taldean. 1999an hasitako abentura hau etengabeko bizipen eta ikasketa prozesu bilakatu da, bidean hainbat toki eta lagun ezagututa. Gure ibilbidea emankorra izan da, eta osatu ditugun 10 LPen artean New Jerseyn John Agnello ekoizlearekin grabatutako Big Affair, Kaki Arkarazorekin Cuban grabatutako ISLA, Amerikanuak edota Jai Alai Blues dokumentalen soinu bandak, edota euskarazko bertsioez osatutako Bob Dylan berrikusia aurkitzen dira. 

Urte hauetan 400 kontzertu baino gehiago eman ditugu, lokal txikienetatik jaialdi garrantzitsuenetara (FIB, Primavera Sound, Azkena Rock Festival). Gainera, gure ohiko esparrutik haratagoko emanaldietan ere parte hartu dugu, esaterako 2019an Kalaportu bira, edota 2023an Donostiako Zinemaldiko galetan izan genuen papera. Aurrera begira, jadanik abesti berriak lantzen ari gara, hurrengo diskoa izango dena prestatzen.

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España