Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bizi ala Iraun 2026: Ibon RG eta Enrike Hurtado

abril 24

2026ko Bizi ala Iraun zikloaren barne.

IbonRG eta Enrike Hurtado Euskal Herriko musika esperimentaleko eszenako kide aktiboak dira (musikagile zein antolatzaile eta kolaboratzaile). 2019an hasi ziren proiektu honetan kolaboratzen. Handik bi urtera, 2021ean ‘oMOrruMU baMAt’ albuma eman zuten argitara. Bertan, IbonRGk jarraitu zuen sakontzen bere lehen bakarkako diskoan, ‘Hil zara’ (2019), hasi zuen bidean, ahotsa landuz, bai a capela, bai pianoak lagunduta; Enrike Hurtado, bestetik, bere bakarkako proiektuetan bezala ?Azunak eta Bazterrak?, esperimentatu egiten du berak sortutako eta garatutako softwareekin. 

Elkarrekiko bide honetan sortutako piezek hainbat sonoritate biltzen dituzte, izan a capela kantua, izan elektronika instrumentala, izan txalaparta, hainbat erara erabilita?taula bakarraz edota Enrikek sortutako softwaren bidez zatikatuta edo berrantolatuta?, edo pianoa joaz txalaparta bat bailitzan. 

Proiektuak bidea egiten jarraitzen du, eta 2021etik aurrera kantu sorta zabala osatzen jarraitu dute, soinu konbinazio eta konposizio berriak landuta. Haietako asko aurkeztu dituzte jada Euskal Herritik kanpo ere, Islandian, Galizan, Cacereseko Vostell museoan, Porton edota Madrilen.

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España