
Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan zehar, sintetizagailu-, gitarra- eta teklatu-soinuek emango diote giroa aretoari, eta emozio-paleta zabal bateko puntu batetik bestera eramango gaituzte. Haren gainetik agertuko da poesia, idazlearen ahotsean, emoziooi hitzak jarriz. Eta, nola ez, gorputzak: mahai atzean, ia lan mekanikoan ari dela sinetsiko genukeen musikariaren gorputza, eta, erdigunean, hain ikusezina eta urrunekoa izan ohi den idazlearena.
idazlea eta itzultzailea da. Dena ametsa den irudipena poesia-liburua argitaratu zuen 2021an Irun Hiria Kutxa literatur saria irabazita, eta Bihotz-museo batekin eman zion jarraipena 2024an. Jendaurrean ere ibilitakoa da, besteak beste, eRRe bertso-emanaldian Aner Euzkitze, Oihana Arana eta Haizea Aranarekin batera. Mugimendu feministaren eta kuirraren parte da.
Musikaria da. Baxua du lehenengo instrumentu, gitarra eta teklatuetan ere aritzen da, eta sintetizagailuak ditu gaur-gaurkoz interesgune nagusi. Musika irakasteaz gain, ia hiru hamarkada daramatza oholtzetan. Joseba Irazoki, Rafa Rueda, WAS, Atom Rhumba eta abarrekin batera lanak grabatu eta kontzertuak eman ditu; azken sei urteetan El Columpio Asesino taldearekin ibili da errepidean.