Bizitza Jokoan kanpainaren bigarren fasearen parte da erakusketa hau. Bertan, Ertamerikako Giza Eskubideen eta Naturaren Eskubideen urraketen 3 kasu (Guatemala, Honduras, Mexiko) dokumentatzen dira, baita meatzaritza, deforestazio eta kutsaduraren aurrean, lurra eta lurraldea defendatzeko egindako erresistentziak eta borrokak ere.