Bizkaiko dantzarien urteko jai nagusia da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federatutako dantza taldeen topaketa eta bilerarako gunea.
Gutxi gorabehera, 3.500 dantzari, hirurogeita hamar bat dantza taldeetakoak parte hartzen dute, eta hauek aurretik prestatutako dantzen egitaraua eskaintzea dute helburu, talde guztiek urtean zehar egiten duten prestaketa eta lanaren ahalegina biltzen duena.