Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

BLV-Art 2026: «ALUSINASONS»

abril 26

2026ko BLV-Art jaialdiaren barne.

Errugabe bat alkoholaren munduan sartzen da istripuz, eta clown bihurtzen da

ALUSINASONS festa-munduari eta haren imajinarioari eskainitako oda disruptibo bat da: instalazio erako kontzertu bat, non alkoholak gidatutako eldarniozko eta karikaturazko logikek  pertsonaia menderatzen duten. Parrandazale amorratua, artista bere alter egoa bihurtzen da, Jaujeje izeneko abeslari amateurra. Bere musika elektronikoko estreinako albuma aurkeztuko du, abesti kostunbrista, komiko eta metaforikoz betea.  Showa irudimenez betetako alkohol-festa parodiko bihurtuko da bizkor, txantxa musikalak, objektualak, linguistikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta performatiboak bilduz eta erakutsiz. Esperientzia burutsua, non standuparen eta kontzertu konbentzionalaren mugak gainditzen diren, umore mota onbera, zalantzagarri eta hauskor bat nabarmentzeko.

Tontoa, hau entzuten duena.

KONPAINIA

Jaume Clotet (Manresa, 1994) artista bisuala eta performerra da, Arte Ederretako graduduna Bartzelonako Unibertsitatean.

Hainbat espaziotan egin ditu erakusketak: La Capella, etHALL eta Habitación 34, besteak beste. 20vingut erakusketak (etHALL project space, 2020) artista berrien erakusketa onenaren GAC saria jaso zuen.

Ekintzak eta performance-ak aurkeztu ditu erakunde hauetan: Joan Miró Fundazioa, Centre d’Arts Santa Mònica, Valentziako CCCC, Brossa Fundazioa, Centre d’Art Tecla Sala eta Mataróko M.A.C.. Bere lehen ikuskizun eszenikoa, ALUSINASONS (Antic Teatre, 2024), 2024ko Festival Grec jaialdian estreinatu zuen.

Programa hauetan artista egoiliarra izan da, besteak beste: Nau Estruch (Sabadell), espai c, Fabra i Coats, el Konvent de Berga, Rad’Art (Italia) eta Bilbao Arte. 2019az geroztik, Alicia Garridorekin batera Cabaret Internet zuzentzen du, 19 edizio dituen komedia performatibo eta esperimentaleko show bat.

  • Zuzendaritza: Jaume Clotet
  • Sorkuntzan laguntzaileak: Max Feriche, Alicia Garrido, Albert Sánchez
  • Antzezleak: Jaume Clotet, Alicia Garrido
  • Musikaren ekoizpena: Jaume Clotet, Max Feriche
  • Jantziak: Alicia Garrido
  • Bideoa eta diseinuak: Albert Sánchez
  • Argiak: Max Milá
  • Kotxearen eszenografia: CNC Carpinteria Moderna
  • 3D diseinuak: Léa Ferraton
  • Argien teknikaria: Marcos Zappia
  • Argazkiak: Irene Moray, Anna Izquierdo, Dani Cantó
  • Masterizazioa: Adriá Gil
  • Estrenoa: GREC Festival 2024
  • Koprodukzioa: Antic Teatre Barcelona
  • Laguntzak: Nau Estruch Sabadell, Konvent (Berga), sello musical AUSTROHÚNGARO

 

Local

Bilboko Kafe Antzokia – (Bilborock eta)
Done Bikendi, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España