
2026ko BLV-Art jaialdiaren barne.
Garrantzitsua
Mugikorra kargatuta eta aurikularrak izatea. Oinetako erosoak, ura, eguzkitako krema edo euritakoa ekartzea gomendatzen dira.
Laburpena
Free Tour-Bilbao harreman-antzerkiko proiektu bat da, hainbat hiriren turistifikazioaren arazoa salatzen duena. Horretarako, bozgorailu eta espazio kritiko bat eskaintzen die auzotarrei, haiek baitira arazo horren ondorioengatik kaltetuenak. Proiektua auzokideekin eta bertako artistekin elkarlanean sortu da, tokiko kulturgintza sustatzeko eta haren aldeko apustua egiteko.
Konpainia
Perpetûa Vastarda Arte Bizien konpainia bat da, Nuria Hernandok (Bilbo) eta María Pizarrok (Barakaldo) 2024an eratua, sorkuntza-espazio hibridoak ekoizteko, ikertzeko eta sustatzeko helburua duena.
Gaur egun, konpainiak bi ekoizpen-lerro bereizi ditu: bata ikerketa koreografikora bideratua, eta bestea harreman-antzerkian zentratua.