Produktu eszeniko honetan gaztetasuna % 30 da, kontraesana % 25 eta hauskortasun estetikoa % 20. Publizitate-ironiaren % 15ek eta eraldaketaren % 10ek iragazkirik gabeko jainko-estraktu iragankorra sortzen dute. Oparo aplikatuta, iraungipenari desafio egiten dio eta ikuslearen denbora-pertzepzioa aldatzen du. Eboluzioan dauden eta desiraren jarraibideak bete nahi ez dituzten gorputzentzako gonbidapena.
KONPAINIA
Alba de Miguel (Logroño) eta Miguel González (Tenerife) Mariemma Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean graduatu ziren 2016an. Koreografo eta interprete modura dauzkaten ibilbideak finkatu ondoren, 2024tik baterako sorkuntzaren alde egin dute eta PERPETUA gauzatu dute. Proiektu horrek karrera bateratu baten hasiera markatzen du, non esperientziak batzen diren, estetikaren, presentziaren eta gorputzaren iraungipenaren mugak desitxuratzen dituen elkarrizketa propio bat sortzeko.
Kontzeptua eta performancea: Alba de Miguel, Miguel González
Soinu egilea: Aire_
Jantziak: Manuela Puch
Argazkiak: Sadé Visual
Ekoizpena: Alba de Miguel & Miguel González
Laguntzak: CR- Centro cultural Rioja, Ayuntamiento de Logroño, Theaterhaus mitte Berlin
Laguntza artistikoa: Laura Beschi, Isabela Rossi, Alessio Scandale