Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Body weather» tailerra, Andres Corcherorekin

julio 26 - julio 27

Entzun, entzun eta entzun. Kanpotik barrura eta barrutik kanpora. Lurraren azala eta gorputzaren azala. Sentsibilitatea, irudimena eta sorkuntza garatzeko denbora eta espazio batean.

«Formakuntza honen helburua da ohiko gorputza eta haren egitura mentalak berrikusteko lan bat proposatzea, norbere eta besteen egoeraren pertzepzio-arloetan aldaketak egiteko aukera ematen baitigute. Lan sakon eta lasaia eskaintzea, eszenan gure ezagutza indibidualean aurrera egiteko tresnak emango dizkiguna, bai dantzarientzat, zein aktoreentzat.

Gure gorputzari eta gure mugimenduari buruz hausnartzeko zenbait galdera ere egin nahi dizkizuet: Zerk sortzen du gure mugimendua? Nola mugitzen gara? Zer da lasaitasuna? Nola sentitzen gara? Gorputz bat irakur daiteke? Posible al da gorputzarekin idaztea? Nola utz diezaiokegu gorputzari bere kabuz pentsatzen? Posible al da gure gorputza hautematea haurrak ginenean bezala? Eta laborategiko lan bat egitea ere bai, konposizio sinple bat nola egin ulertzeko».

Andrés Corchero

https://andrescorchero.blogspot.com/
https://www.facebook.com/andrescorcherosalgado

Ekarpen ekonomikoa: 100 euro. Izena emateko: salabaratza@gmail.com.

*Ezin badiozu aurre egin, ez geratu bertaratu gabe. Idatzi salabaratza@gmail.com helbidera.

Local

Baratza Aretoa – (Casino)
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España