Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Boga Boga Festibala 2025 (Donostia / irailak 12-14 )

septiembre 12 - septiembre 14

2025eko Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra bitartean ospatuko da.

Hirugarren edizio honeek orain arteko kartelik nazioartekoena izango du.

Berritasun handiekin iritsi zaigu iragarpen ofiziala: musika-asteburu bat Miramar jauregiko Lorategietan hiru eszenatokirekin –bi kanpoan, jauregiaren alde banatan, eta beste bat barruan, ezkutuan– eta jaialdiaren DNA areagotzen duen proposamen artistiko anitz batekin: soula, rocka, hip hopa, musika elektronikoa, pop garaikidea…

Besteak beste, Gotts Street Park taldea izango dugu, 50 milioi entzunaldi baino gehiago lortu dituzten «Tell Me Why» eta «Got to Be Good» abestiekin, besteak beste; soularen, hip hoparen eta ekoizpen analogikoaren arteko haien nahasketa sofistikatuari esker, leku nabarmena lortu du nazioartean Ingalaterrako Leeds hiriko talde honek. Taldearen soinu bero eta gordinak 60ko hamarraldiko grabazioen estetika dakarkigu gogora, zintan grabatutako soularen klasikoen espiritura garamatzan giro intimo eta atenporal batekin.

León Benavente Estatuko zuzeneko musika-talde onenetakotzat jotzen da, eta Donostian aurkeztuko dute haien Nueva sinfonía sobre el caos lan biribila. Christian Löffler elektronika emozionalaren alemaniar erreferenteak zuzeneko hipnotiko bat eskainiko du, atzean Donostiako Badia duela. Jacques-ek esperientzia sentsorial paregabea eskainiko du ohiko soinuetatik eta denbora errealeko manipulazioetatik abiatuta sortutako bere zeharkako technoarekin.

Karteldegi horri Brooke Combe batzen zaio, egungo soul britainiarren etorkizun oparoena duten ahotsetako bat. Dancing at the Edge of the World (2025) bere album arrakastatsua aurkeztuko du, soul klasikoa eta pop sentsibilitate garaikidea konbinatzen dituena.

Guzti horiekin batera, donostiar publikoak maite dituzten beste artista batzuk ere izango dira, hala nola Kokoshca, Azuleja lotsagabearekin batera, Ralphie Choo eta Rosalía bezalako figurez gain. Deadletter ere izango dugu Donostian, besteak beste Idles eta Fontaines DC taldeak katapultatu dituen post-punk modernoaren barruan; muga oso urruti jarriko dute haien energia geldiezinarekin. Ke Lepo & Félix Buff ere etorriko zaigu bere alkimia elektronikoarekin, eta Le Parody, elektronika esperimentalaren aitzindaria, bertaratzen direnei ilea laztuko dien soinu-esperientzia zirraragarriarekin.

Espazio eta publiko anitzeko jaialdia:

Ezkutuko Antzokian, Miramar jauregiaren barruan dagoen espaziorik intimoenean, izango dira bertako artista batzuen emanaldiak, Saguxar eta Eneritz Furyak musikarienak, esaterako; publikoarekin emozionalki konektatzeko pentsatutako formatua eskainiko dute. Haien abestien sentsibilitatea nabarmentzen duen hurbileko formatu batean eskainiko duten proposamen delikatu eta pertsonalez gozatzeko aukera berezia izango da. Berritasun nabarmen gisa, Easo plazan egingo dira doako kontzertuak, Tatxers, Kiliki, Naxker, Putas Amak eta Aimarz musikarien emanaldiekin, eta hainbat ezustekorekin; Henge musika-talde britainiarreko kideak, esaterako, mozorrotuta iritsiko dira. Espazio horretan jarriko da Mercadabadillo azoka ere, jaialdiaren jai-giroa eta Easo plazara Euskotreneko geltokitik iritsiko diren estropada-zaleak fusionatzea helburu izango duena.

Sarrerak eta egitaraua:

Dagoeneko eskuragarri daude Miramar jauregiko kontzertuetarako sarrerak. 38 eurokoa da egun bakoitzeko sarreraren prezioa, eta 60 eurokoa, berriz, bi egunetarako bonoa.

  • Ostirala, irailak 12 – Miramar jauregiko Lorategiak (18:00etatik aurrera): León Benavente, Jacques, Deadletter, Azuleja, Le Parody, Saguxar.
  • Larunbata, irailak 13 –Miramar jauregiko Lorategiak (18:00etatik aurrera): Gotts Street Park, Christian Löffler, Brooke Combe, Kokoshca, Ke Lepo & Félix Buff, Eneritz Furyak.

Laster iragarriko da Easo plazako doako kontzertuen egitarau osoa.

Local

Miramar Jauregia – (Arrantzaleen Museoa (Bermeo) / Mundakako Gaztelekua)
Mirakontxa Pasealekua, 48
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España