Donostia Kultura eta Bloody Mary Discos y Producciones promotorearen arteko lankidetzari esker, Bolo-Bolok bi musika gaualdi eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean. Bi eguneko musikaldi honek musika alternatiboa eta esperimentala ekarriko du Donostiara, estatuko eta nazioarteko eszena garaikidean nabarmendu diren 12 talde bertaratuz.
Bolo-Bolo Weekend Bloody Mary promotoraren 35 urteko ibilbidea ospatzeko proposamena da, rocka, psych-rocka, punk garaikidea eta pop alternatiboa generoetan oinarrituta, publiko gazte eta anitzarentzako pentsatua. Emakumezkoek osatutako edo gidatutako taldeek presentzia handia izango dute programazioan.
Irailaren 6an, larunbata, jaialdiaren aurkezpena egigno da Dabadaban. RUKULA, TXOPET eta ITHAKA arituko dira.