Hilma af Klint erakusketan, artistak naturaz gaindiko kontuekin eta magiarekin lotura zuela iradokitzen duten sinbolo misteriotsuak aurkituko dira. Horien atzean dagoen lengoaia enigmatikoa argitzeko, aztikeria-ikasle bihurtuko gara.
Jarduera dibertigarri honi esker, hainbat sorgin karismatiko eta paregabe ezagutuko dira, bai aurrez aurre, bai istorioen bidez. Sorginkeriatan aritzen ikusteko aukera egongo da, edabe eta guzti! Eta, azkenik, nork bere kapela sortuko du: aztia izan nahi duen ororentzat ezinbesteko osagarria.
Saioaren gidaria: Catalina Martínez-Moro
Iraupena: 120 minutu
Adina: 3–5 urte
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da