
«Zurezko haize-boskotea eta banda sinfonikorako idatzitako musika-lanetik abiatuta diseinatu den kontzertua; musika-lana Eduardo Morenok konposatu zuen Oreka Reed Quintet taldearentzat, Zornotzako Musika Bandak eskatuta. Formatu hori erabiltzen aitzindariak dira. `Bost´ kontzertuak molde tradizionalak hausten ditu, formatu berritzailea du eta goi mailako musika eskaintzen die mota guztietako ikusle eta interpreteei. Abagune paregabea da guztiontzat, emozioz, kalitatez eta gertutasunez betetako musika-topaketa batez gozatuko dugulako.«