Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bosteko 2025: «Ia zu zinen»

diciembre 2 - diciembre 21

BOSTEKO 2025 beste urte batez itzuliko da arte garaikidea Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietara hurbiltzeko, eta bere izaera ibiltaria sendotuko du 1998tik. Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxanoko udalek koordinatuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzarekin, erakusketa lau gunetan zabalduko da: Zelaieta Kultur Zentroa (15 ira. – 9 ur.), Kultur Leioa (4 – 28 aza.), Romo Kultur Etxea (2 – 21 abe.) eta Arizko Dorretxea (26 abe. – 25 ur.).

“Ia zu zinen” izenburua du proiektuak, eta identitateari eta haren eraldaketari buruzko ibilbide introspektiboa proposatzen du, denboran eta espazioan zehar. Chris Krausek Leka Kavaja-Popescuren lan bati buruz duen iritzia oinarri hartuta, erakusketak izakiaren eta ia izatearen arteko mugei buruz hausnartzeko gonbita egiten du, Argiñe Ceballos, Hodei Herreros eta Sofia Mendiondoren instalazio eskultorikoak, argazkiak, testuak eta ikus-entzunezko piezak integratuz.

Paula Fuentesek komisariatuta, erakusketak bisita gidatuak, topaketa publikoak eta argitalpen baten edizioa konbinatzen ditu, areto bakoitzera egokitzen den ibilbide ibiltaria bihurtuz, obraren, espazioaren eta publikoaren arteko harreman berriak aktibatuz eta tokiko sare kulturalak indartuz.

 
Hona hemen Getxoko bisita gidatu eta bitartekaritza saioen inguruko informazioa. Ekintza guztiak doakoak izango eta bertaratzearekin nahikoa izango da. Ez dago aurretiko izen-ematerik:
  • abenduak 11, 18:30h. Bisita gidatua gazteleraz Hodei Herreros artistarekin. 
  • abenduak 11, 19:15h. Bisita gidatua euskaraz, Argiñe Ceballos artistarekin. 
  • abenduak 19, 19:00h. Bitartekaritza-saioa Una línea que se dobla y recoge, Sofía Mendiondo artistarekin.
 

Detalles

Comienza:
diciembre 2
Finaliza:
diciembre 21
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/12/02/ia-zu-zinen/webkklik00-detalle/eu/

Local

Romo Kultur Etxea (RKE) – (Romo Kultur Etxea)
Santa Eugenia plaza, 1
Getxo, Bizkaia 044 España