Auvernia aldeko dantza da Bourreea, dantzatzeak ematen duen plazerari esker, zabalkunde handia izan duena Okzitanian, gure inguruan fandango eta arin-arinak bezala. Bernard Coclet, Gennetines-en ospatzen den Le Grand Bal de l’Europe dantza-festibal handiaren zuzendari eta dantza-gidaria, izango da Dantzan Ikasin Bourreearen inguruko ikastaldi trinko eta gozagarria eskaintzen.