Cargando Eventos

« Todos los Eventos

BRIGADE LOCO + COLD REVENGE + LAINO BELTZAK

noviembre 14

Laino Beltzak taldea 2023an jaiotako punk-oi! taldea da. Kide gazteek osatutako talde honek duen ibilbide motza kontuan hartuta, Jimmy Jazz edota Ekinez festibalean, euskal punk-oi! panoramako talde handiekin partekatu dute oholtza. Indartsu etorriko dira Bergararrak Gaztelekura.
 
 
Cold Revenge taldea Arrasate, Bergara, Antzuola eta Azkoitiko kideek osatzen duten Oi! taldea da. Haien doinu indartsuak, estribiloetako publikoaren koroekin batera, Gaztelekua girotuko dute.
 
 
Brigade Loco taldea berriz arituko da Gaztelekuan. 2022an jo zuten kontzertutik ibilbide luzea egin du taldeak. Europako hainbat herrialdetan jotzeko aukera izan dute eta single batzuez gain, 2025 hasieran «Bide baten esanahia» diskoa aurkeztu zuten, eta oraingoan Oñatin entzuteko aukera emango dute.
 

Local

Oñatiko Gaztelekua – (Verduri Hall)
Oñati, Gipuzkoa 059 España