Kinyk eta Janok urte asko daramatzate txantxak egiten eta inoiz baino lotuago daude, aita-semeak direlako, elkar maite dutelako eta elkar behar dutelako. Orain Silbotas dator, clowneko ikaslea, eta, gaztea izan arren, badaki asmoa ez dela besteei barre egitea, besteekin barre egitea baizik.
Ez dugu egin behar guri egitea gustatuko ez litzaigukeena eta pentsa ezazue zorte handia dela lagunak txantxetan aritzea, horrek esan nahi baitu badugula. Kinyk, Janok eta Silbotasek, pailazo klasikoen estiloari leial, txantxek eztia bezain gozoak izan behar dutela erakutsiko digute ikuskizun honetan.
Fitxa artistikoa:
- Testuaren egilea: Producciones Kinser
- Musikaren egilea: Producciones Kinser
- Zuzendaritza: Joaquín García Gil
- Ikuskizunaren iraupena: 60 minutu
- Antzezleak: Joaquín García Gil (Kiny), Alejandro García Sierra (Jano) eta Silvia García Sierra (Silbotas)