Bulego taldea osatzen dute Tomas Lizarazuk (ahotsa eta gitarra), Ruben Lizarraldek (gitarra) eta Xabier Arrietak (bateria). 2019an Azkoitian sortua, ibilbide laburra izan arren, talde honen pop bizi eta argitsuak lortu du erakartzea gero eta fidelagoa den publiko bat. Taldekideen estetika bereziari, kemen musikalari eta entzuleak harritzeko duten nahi nekaezinari esker, ezinbesteko erreferentzia bihurtu dira egungo euskal musikaren panoraman.
Pop musikaren benetako errebindikazioa, batzuetan euskarazko musikan iraindutako genero musikala. Bulegok uste du musika-generoekiko aurreiritziak iraganeko kontua direla, eta beren senari jarraitzearen alde egiten dute, letran zein musikan sentiarazten dituen horri lekua eginez.