
Burning taldeak ez du arrakasta komertzial handia izan eta ez ditu futbol-zelaiak mukuru bete, baina rock-a zorretan dago harekin. Izan ere, Estatuko hainbat eta hainbat rock-taldek aitortu dute haren eragina jaso izana, eta, nahiz eta euren kantak ez diren irrati komertzialetan entzuten eta kritika eta publiko aldetik ez duten arrakasta ikaragarria izan, taldea beti egon da hor, bere bideari jarraituz modetatik kanpo, euren printzipioekin koherente, euren estiloak eta bihotzak agindutakoarekin leial jokatzen. Gaur egun Burning taldeak jarraitzen du rock and roll-eko gau gogoangarriak eskaintzen eta berdintzeko zaila den legatua uzten. Gainera, azken urteotan Johnny beste talde batzuekin aritu da kontzertuetan (Loquillo edo Jaime Urrutiarekin kasu) edo diskoetan (Pereza edo La Fronterarekin lankidetzan).