Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Burro»

enero 10

Hutsik dagoen lursail batean, hesola bati lotuta dagoen asto batek bere bizitza kontatzen dio itzalpean, baso-sute bat hurbiltzen den bitartean. Horrela, bidaia tragikomikoa, dibertigarria, samurra, poetikoa eta sakona hasten da, astoari buruzko testu klasiko handiak eta animaliaren eta gizakiaren arteko harreman bizia aztertzen dituena. Zuzeneko musika eta antzerkirik garbiena ditu lagun sei mila urteko asto honek, Grezia eta Erroma klasikoetan, jaietako eta inauterietako Erdi Aroan, espainiar eta ingeles Urrezko Mendean, Ilustrazioan eta Modernitatean zehar egindako abentura, zorigaitz eta gorabeheretan barrena.

Ay Teatro konpainiak Burro aurkezten du, zuzeneko musika osagai duen tragikomedia, inspiratua astoari buruzko literaturaren maisulanetan, eta protagonista duena Carlos Hipólito, Espainiako antzerkiaren historiako funtsezko aktoreetako bat.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Yayo Cáceres
  • Dramaturgia: Álvaro Tato
  • Musika: Yayo Cáceres
  • Antzezleak: Carlos Hipólito, Fran García, Manuel Lavandera, Iballa Rodríguez

Local

Taberna Nagusia, San Migueleko Eliza eta Social Antzokia
Basauri, Bizkaia 015 España