Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Butaka Txikia 2025-2026: «El jardín de Olivia»

enero 3, 2026

2025-2026ko Butaka Txikia egitarauaren barne.

  • Haurrak. +6 urte
  • Gaztelania

Udaberriko lehen eguna da eta Olaia lorategira itzultzen da jaiotzen ikustera, neguak utzitako hondakinak garbitzera. Baina Olaia ez dago bakarrik, lorategi honetan familiako emakumeek belaunaldiz belaunaldi landutako oroitzapenak loratzen dira.

Absentzietan eta denboraren joan-etorrian barrena egindako bidaia dugu hau, agurraren bidez eta haurtzaroko maskotarekin, aitona-amonekin, gurasoekin eta gure sustraiekin berriz elkartzearen bidez egindakoa. Egunez egun, urtez urte eta lorez lore, udaberri berri baten itxaropena gordetzen dugu beti.

Nafarroatik Pájaros Pintados Creación konpainia gaztea etorriko zaigu, Teatro del Cuervorekin (Asturias) koprodukzioan sortutako obrarekin.

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2025/12/11 08:30 Noiz arte: 2025/01/03 11:00
  • Aurrez aurreko sarreren salmenta: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke (frontoietan izan ezik) ikuskizuna hasi baino 5 minutu lehenagora arte.
  • Prezioa: 5€.
  • Pertsona guztiek sarrera erosi beharko dute.
  • Sarrerak erostean, egiaztatu, gerora ezingo baita sarrerarik trukatu edo itzuli, jarduera aldatu edo bertan behera geratzen ez bada.
  • Pertsona berak ezingo ditu erosi salmenta berean 5 sarrera baino gehiago ikuskizun bererako, ezta guztira 35 baino gehiago ere.
  • 8 urtetik beherakoek lagunduta joan behar dute.
  • Ikuskizuna hasi ondoren ezingo da aretoan sartu.
  • Gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat lekuak daude. Horrelako lekuak behar izanez gero, adierazi sarrerak erosterakoan edo aukeratu Interneten bidez erosterakoan.

Local

Aldabe Gizarte Etxea. Helduen liburutegia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España