Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Calipatria, Leo Calice, Gerhard Treml»

febrero 1

Calipatria, Leo Calice, Gerhard Treml, Austria, 2017, 8’ 

Erailketa bategatik zigortua, Sergio Cassilas isolamendu-zelda batean bizi da. Egunero ordubetez lan egiten du Calipatriako desertuko espetxeko lorategian. Espetxezain baten laguntzarekin, bere film gogokoeneko paisaiatik ekarritako lur-kargamentu bat sartuko du kartzelako lurretan. Han lanean ari dela, Sergiok azalduko du zer esanahi duen lurraren sekretuak bere biziarteko espetxe-zigorrerako. Benetako historia batean oinarritua, filmak Sergioren ibilaldi geldoa dokumentatzen du, espetxeko patioan zehar.

 

Eles transportan a morte, Helena Girón, Samuel Delgado, Espainia, 2021, 76’ 

1492. Kristobal Kolonek zuzendutako tripulazioan, jada hilda egon behar zuten hiru gizon daude. Bidaia ziurgabe batean parte hartuz, heriotz-zigorra saihestea lortu dute, baina Kanaria uharteetara iristean, ontziko bela bat hartu eta ihes egingo dute. Bitartean, Mundu Zaharrean, emakume bat hilzorian duen ahizpa salbatzen saiatuko da, sendalari batek lagunduko diolako itxaropenez. Bi bidaiak heriotza saihesteko ahaleginak dira. Bi bidaiak denboraren eta historiaren mende daude.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España