Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Camino a la Meca»

mayo 31

Kontakizun hau artearen erronkei, askatasun indibidualari eta itxaropen sozialen eta autoerrealizazioaren arteko talkari buruz mintzo da.

Emakume erreal batean inspiratuta dago, Helen Martins, zein garai hartako estamentu guztien aurka egin baitzuen. Desira bilatzen duen izaki bat, ezein adini edo belaunaldiri ez dagokion inspirazio-argia. Ziurtasunak baino gehiago galderak nahiago dituen norbait, bere askatasuna eta autonomia balioesten dituena, beregaraiari eta inguruan duenari aurre eginez.

Eskulturaz eta beirazko objektuz betetako lorategiaparta sortu zuen Martinsek, Mekarako bidea izenez ezagutzen dena. Nahiz ez zen inoiz Mekara joan izan, haren lanak bere irrika espirituala eta esanahi-bilaketa islatzen zituen, leku sakratu bateranzko “bidearen” ideiak sinbolizatuta.

Hausnarketa sakon bat proposatzen du lanak, isolamenduari, barne-borrokari eta gizartearen itxaropenekin konformatu edo norberaren amets eta nahiei jarraitzearen arteko gatazkari buruz.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Lola Herrera, Natalia Dicenta, Carlos Olalla
  • Konpainia: Pentación Espectáculos
  • Egilea: Athol Fugard
  • Zuzendaritza eta bertsioa: ClaudioTocalchir
  • Eszenografia:Alessio Meloni

Sarrerak: 

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
  • Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
  • Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España