-MAX 2025 Sariak: Ikuskizun eszeniko baterako konposizio musikalik hoberenerako izendatua
Sorkuntza, zuzendaritza: Clara y Ariadna Peya (Les Impuxibles)
Testua: Pablo Messiez
Koreografia zuzendaritza: Ariadna Peya
Dramagintza: Marc Cartanyà
Musika: Clara Peya
Interpreteak: Helena Gispert, Pol Guimerà, Mabel Olea, Yasser D’Oquendo, Clara Peya, Sandra Pujol, Joan Solé
Sormenezko ikuskizuna, zergatik kontsumitzen dugun hausnartzeko atea irekitzen duena
Clara eta Ariadna Peya ahizpek eta Pablo Messiez egile eta zuzendariak estreinakoz jardun dute lankidetzan.
Diziplina anitzeko ikuskizuna, eszenako zazpi interpreterekin eta zuzeneko musikarekin, zeinaren bidez Les Impuxibles taldeak konpainiaren ildoari —lengoaia eszenikoen nahasketan oinarritutakoa— jarraipena ematen baitio.
Caramel sortzeko abiapuntua izan da substantzien kontsumoarekin eta haren ondorioekin erlazionatzeko moduak ulertzen saiatzeko nahia.
Kontsumitzen dugu atseden hartzeko, ahazteko, ospatzeko, ihes egiteko, gehiago sentitzeko eta hainbeste ez sentitzeko, gosea asetzeko, oztopoak hausteko, bakea aurkitzeko, deskonektatzeko eta konektatzeko, gauzak gerta dakizkigun eta gertatzen zaizkigun gauzak jasan ahal izateko.
Les Impuxibles
“La Impuxibles taldeak ikuskizun bikaina ondu du berriro”.
Santi Fondevila. Diari Ara