Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Carles Sans (Tricicle): «¡Por fin me voy!»

julio 9 - julio 12

Carles Sansek ¡Por fin me voy! ikuskizuna aurkeztuko du.

Hauxe da Carles Sansek, lanbidean 45 urte baino gehiago igaro ondoren, egingo duen azken bira. Lehenik, ibilbide arrakastatsua izan zuen Triciclerekin, eta, gero, bakarka, ¡Por fin solo!-rekin. Oraingoan, agur esango die eszenatokiei ikuskizun berriarekin: ¡Por fin me voy!. Ikuskizunean, modu irrigarrian desmuntatzen du edonork, diotenez, lanetik erretiratzen denean egin behar omen duen jarduera mordoa. Carlesek, ezaugarri dituen eta Triciclera hain loturik dauden umore-estiloarekin eta keinuekin, banan-banan baztertuko ditu jarduera horiek guztiak zorroztasun eta asmamen handiz.

¡Por fin me voy! izan ez da ohiko bakarrizketa bat, pertsonaia bakarreko antzerki-ikuskizuna baizik, zeinak antzezlearen pasadizoak, iritziak eta fantasiak azaltzen baititu ikusleei etengabe barre eginaraziz.

Eszenatokien gainean zuzenean ikusteko azken aukera da honakoa ikusleentzat.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Carles Sans, Jose Corbacho
  • Gidoia: Carles Sans, Jose Corbacho, Germán Aparicio, Rafel Barceló
  • Musika: Antonio Serrano, Claudio Marrero, Joan Carles Marí Tur, Claudia Bardagí
  • Ekoizpen exekutiboa: Maria Antònia Rodríguez
  • Administrazioa: Ariadna Tomsen
  • Argiztapena eta koordinazio teknikoa: Aleix Ramisa
  • Soinu-teknikaria: Mariano Vera
  • Talde teknikoa: Aleix Ramisa, Mariano Vera, Ricard Pons, Jordi Solé
  • Aholkularitza teknikoa: Lluís Martí
  • Soinu estudioa: Oído
  • Jantziak: The (real) García
  • Diseinu grafikoa: Iñaki F. Llort, Carlos Fort
  • Argazkiak: Elena Infante
  • Ekoizpena: Histrion 2020.

Detalles

Comienza:
julio 9
Finaliza:
julio 12
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/07/09/por-fin-me-voy-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España