Cargando Eventos

« Todos los Eventos

CARMINHO (Bilbo)

septiembre 24

Carminho abeslari lisboarra Arriaga Antzokira etorriko da bere azken albuma, Eu vou Morrer de Amor ou Resistir, aurkeztera. Fadoaren forma guztiak etengabe aztertzen dituen artista honen ibilbideko zazpigarren albuma da, eta lan honetan berriro ere erakutsi du oso ahots pertsonala duela, ospetsu eta paregabe bihurtu duena. Ahotsak, emakumeen presentziak eta generoaren plastikotasunak inspiratuta, fadoaren nukleo emozionalaren barruan Carminhok musika esperimentalari ere atea ireki dio album honetan —11 kantu ditu, haietako 8 Carminhok berak konposatuak—. Kontzertuak ez du, beraz, inor epel utziko.

Carminho fado garaikideko ahots errespetatuenetakoa da, estudioko disko bikainetan eta zuzeneko emanaldi handietan oinarritutako ibilbide sendoari esker. Gainera, duen kategoriak lehen mailako artistekin lan egitera eraman du. Adibide gisa, Rosalíaren Lux disko ospetsuan egin duen agerraldia, biek batera abestu baitute Carminhok berak idatzitako Memoria abestia. Azken urteotan, artista ospetsuekin batera ikusi dugu kantuan, Caetano Veloso, Steve Albini, Pablo Alborán eta Laurie Anderson abeslariekin, besteak beste.

  • Abeslaria: Carminho
  • Gitarra portugaldarra: André Dias
  • Gitarra klasikoa: Flávio Cardoso
  • Gitarra elektrikoa eta Lap Steel gitarra: Pedro Geraldes
  • Baxu akustikoa: Tiago Maia
  • Mellotrona eta Martenot uhinak: João Gomes
  • Soinua: Marco Esteves
  • Argiztapena: Hugo Coelho

 

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España