
«Carnaval de la vida« familia osoarentzako antzerki musikaleko ikuskizuna da, bizitzaren miraria ospatzen duena.
Canti Vagantik bikote baten istorioa kontatzen du alderantziz. Obrak aurrera egin ahala, bi agureak gaztetzen joango dira, haur bihurtu arte.
Konpainia italo-holandesak zuzeneko musika, antzerki jestrala, umorea, objektu antzerkia eta, euren proposamen guztietan bezala, publikoaren parte-hartze aktiboa uztartzen ditu. Artistek arropekin jolasten dute, gurasoen armairua ireki eta beste pertsona batzuen mozorroak janzten dituzten bi haurren moduan.
Izatez, bizitzako etapa bakoitza karnabal bat izan daiteke, eta jaio izanak berak ospakizuna merezi du.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaritza: Adrian Schvarzstein
Interpretazioa eta sorkuntza: Kateleine van der Maas, Bruno Gullo
Eszenografia eta jantziak: Anna Tusell
Argiztapena: Raúl Baena & Edu Vizuete
Soinu espazioa: Mauri Corretjé
Hizkuntza: Testurik gabe
Iraupena: 60 min.