
«Punk Rock kontzertua Lagrange Tabernan.
Carne De Subsidio (C.D.S.) 2015ean sortutako punk-rock eragineko talde gasteiztarra, tokiko punk eszenari bultzada berri bat emateko. 2017an maketa bat egin zuten lehen 5 kantuekin: «Cómo Debe Ser». 2021ean, egoera pandemikoan, «Carne De Subsidio» izeneko lehen disko luzea grabatu zuten Itxura Recordsen. Gaur egun, power trio formatuan jarraitzen dute, eta «Algo habrá hecho» izeneko lan berri bat egin dute, kontzertuetan ezagutzera ematen ari direna.»