Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Casa de muñecas»

febrero 21 - febrero 22

Eduardo Galánek egokitu egin du 1879an estreinatutako Ibsen-en lan hau, hainbat gai –identitatea, askatasunaeta genero-berdintasuna, besteak beste– lantzeko moduarengatik dramaren historian mugarritzat jotzen dena.

Gizarte burges batean girotuta dago eta Noraren istorioa kontatzen du. Torvald Helmer senarrarekin itxuraz pozik eta lasai bizi den emazte eta ama da Nora, harik eta Torvaldek sekretu bat deskubritzen duen arte; Nora kinka larrian jarriko du horrek, eta senarrak kondenatu egingo du. Ondorioz, senarra eta seme-alabak abandonatzea erabakiko du Norak, identitate propioa eta askatasuna aurkitzeko, garaiko arau sozialei aurre eginez.

Panpina-etxea antzezlanaren amaiera —Noraren atzean “ixten den atea”— mugarria da antzerkiaren historian. Eztabaida handia piztu zuen obrak gara hartan, kritikatu egiten baitzituen konbentzio sozialak eta emakumeek ezkontzean hartzen zuten mendeko rola. Hala, oraindik ere badu garrantzia feminismoari eta eskubide indibidualei buruzko eztabaidan.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: María León, Santi Marín, Patxi Freytez, Alejandro Bruni, Pepa Gracia
  • Konpainia: Secuencia 3
  • Egilea: Henrik Ibsen
  • Egokitzapena: Eduardo Galán
  • Zuzendaritza: Lautaro Perotti
  • Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.

Sarrerak:

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
    • Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Detalles

Comienza:
febrero 21
Finaliza:
febrero 22
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/02/21/casa-de-munecas/webkklik00-detalle/eu/

Local

Zizpa Gaztetxea – (ATalante zinegela eta)
Lesseps, 4
Bayonne, 568 Francia