Nacho Duato Konpainiak eta konpainiako dantzari gazteek ikusleak hunkituko dituzte koreografo handiaren obrekin.
Nacho Duato konpainia gaztea Espainiako dantza-eskaintza aberasteko eta dantzari gazteentzako lan-aukerak zabaltzeko misio zintzoarekin sortu zen. Konpainiaren funtsezko zutabeetako bat Nacho Duatoren errepertorioa berreskuratzea da. Haren balletak benetako harribitxiak dira, eta, horregatik, bere horretan mantentzea eta ikusle eta artisten belaunaldi berriekin partekatzea merezi dute.
Egitarau osoa zehazteko badago ere, emanaldiko piezen artean Cantus ikusi ahal izango dugu, Nacho Duatoren obra berria, haren konpainia gaztearentzat sortua. Obrak gatazka beliko baten izugarrikeriez hitz egiten du, gerraren erdian harrapatuta geratu diren gazte batzuen begiradatik, indarkeria eta suntsipena beren bizitzetan nola eragiten ari diren ikusten duten bitartean. Obrari Karl Jenkinsen musika hunkigarria gehitu behar zaio, narratibaren eta emozioen sakontasuna nabarmentzen duena.
Fitxa artistikoa: