Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

CHILL MAFIA (martxoak 28 – BEC)

marzo 25

Chill Mafiak hamar orduko festa handi batekin bukatuko du bere agur bira, martxoaren 28an, Barakaldoko BECeko CUBEC! aretoan. Oholtza lagunez inguratuta hartuko dute nafar kolektiboko kideak, eta Metrika artista ere bertan izango da, telonero lanak egiten.

Egun ahaztezina borobiltzeko, taldeko kideek bere abestiak azken aldiz artista handiekin partekatuko dituzte, hala nola Nerve Agent taldea albacetarrekin; Hofe x 4:40 bere ohiko kolaboratzailearekin; EuskoprincessBengo, La Txama, Mirua eta Arepasekin. Kolaborazioen zerrenda izen gehiagorekin osatuko da.

Gau berezia borobiltzeko, «sekulako afterra» prestatu dute nafar musikariek. Goizeko 6:00ak arte luzatuko da festa, Katza eta Bichos Rarosen DJ saioekin, besteak beste.

Kiliki Frexko eta Flako Chill Mafiako kideek “Dida”n azaldu digutenez, hitzordu oso berezia izango da.

Sarreren salmenta azaroaren 21ean abiatuko dute, See Tickets plataforman.

Local

Bizkaia Arena – BEC
Ronda de Azkue, 1
Barakaldo, Bizkaia 013 España