24/25 Cimasub Tourrak bere bidaiarekin jarraituko du eta irailean hiru herritan geldialdia egingo du, programazio osoarekin, zinemaren, argazkigintzaren eta hezkuntza jardueren bidez itsaspeko munduaren magiaz gozatzeko.
Nafarroako hiriburuak ere bat egingo du urpeko abenturarekin, irailaren 10ean, 17an eta 24an, 19:30ean, Nafarroako Filmotekan egingo diren zinema emanaldiekin.
Hilabete osoan, irailaren 1etik 26ra, argazki erakusketa bisitatzen ahalko da Nafarroako Liburutegian eta Filmategian, astelehenetik larunbatera, 8: 30etik 20:30era.
Iruñean ere hirugarren aldia izango da, eta urte askoan zain egon ondoren, lehen aldiko ilusioarekin egingo dugu.