
Hondarribian, CIMASUBek itsaspeko zinema emanaldiak eskainiko ditu martxoaren 26, 27 eta 28an, 19:00etan, Itsas Etxeko Auditorioan.
Martxoaren 26an ikasleentzako Txikiziklo bat egingo da, eta martxoaren 18an eta 23an Adinziklo saio bi egingo dira Caser Betharram eta San Gabriel egoitzetan, bertako egoiliarrei zuzenduta.