
Otsailaren 11n, 18an eta 25ean, 19:00etan, Modelo Zineman, itsaspeko zinemarekin bat egingo du. Sarrera librea izango da. Urpeko argazki erakusketa otsailaren 7tik 26ra bitartean bisitatu ahal izango da Zarauzko Udal Merkatuan, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara. Ikasleentzako Itsaspeko Txikizikloa otsailaren 11n egingo da Modelo Zineman. Itsaspeko Adinzikloari dagokionez, bi saio egingo dira Maria Etxetxiki Egoitzan, bata eguneko zentroko erabiltzaileei zuzenduta, eta bestea tutoretzapeko apartamentuetako egoiliarrei.