Datorren apirilaren 2an, Campos Elíseos antzokiko Kupula aretoan, zinemaz hausnartuko da, eta gizartea eraldatzeko duen gaitasunaz.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko diputatu Teresa Laespadak hasiera emango dio saio honi, eta bertan Semillas de Kivu (Kivu Haziak) proiektatuko da, 2025eko edizioan film labur dokumental onenaren Goya saria jaso duen obra.
Dokumental horretan Kongoko Errepublika Demokratikoan gerra-arma gisa bortxatutako emakumeen errealitatea kontatzen da. 1999an Denis Mukwege ginekologo kongoarrak Panzi Ospitalea sortu zuen Bukavun, emakumeen erditzeak artatzeko. Erditze horietan hilkortasun handia erregistratzen zen. Baina bere lehen pazientea bortxaketa anizkoitza jasan zuen gazte bat izan zen, horrez gain, genitaletan tiro egin ziotena. Harrezkero, gerra-arma gisa bortxatutako 54.000tik gora emakume eta neskato artatu ditu, baita haurtxoak ere.
Ondoren, Isabel León kazetariak gidatuta, mahai-inguru bat egingo da zinemari, emakumeei eta konpromiso sozialari buruz. Honako hauek hartuko dute parte:
Hitzordua apirilaren 2an izango da, 18:00etan, Campos Elíseos antzokiko Kupula aretoan.
Bertaratu ahal izateko, aurrez izena ematea beharrezkoa da.