Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.
Ekainaren 24an, Au nom de la terre filma proiektatuko da 18:30ean.
Pierrek 25 urte ditu Wyomingetik itzultzen denean bere emaztegaia den Claire aurkitu eta etxaldearen ardura hartzeko. Hogei urte geroago, etxaldea hazi egin da, familia bezala. Egun zoriontsuen garaia da, hasieran behintzat. Zorrak pilatzen ari dira eta Pierre lanean leher eginda dago.