Cargando Eventos

« Todos los Eventos

CIVIVOX IKASTAROAK. 2026KO OTSAILAK ? MAIATZAK

febrero 1 - mayo 31

Civivox sareak 2026ko otsailetik maiatzera doan lauhilekorako askotariko ikastaroak programatu ditu. Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea urtarrilaren 8tik 14ra bitarte egongo da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan (948420100an, mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero), edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan, egin daiteke.

Lekuak zozketa bidez esleituko dira, urtarrilaren 15ean, izena eman dutenen artean. Behin jakinarazpena e-postaz jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte aurrera matrikula gauzatzeko. Ez badute halakorik egiten, lekua berriz ere zozketatuko da behin-behinekoz izena eman dutenen artean.

Alde batetik, urritik urtarrilerako ikastaroetan izena eman zutenek matrikula berritzerakoan libre utzitako plazak aukeratu ahal izanen dira; eta, bestetik, haur, familia, belaunaldi arteko eta gazteentzako tailerretako zozketan parte hartu ahal izanen da, hala nola otsailean hasiko diren lau hileko ikastaroetan.

Berrikuntzen artean, aipagarriena da orain arte Zabalguneko Civivoxean ematen ziren ikastaroak Pompelo Civivox berrian emango direla. Zentro honetan, gainera, ikastaro berri batzuk eskainiko dira, hala nola zumba, herri-dantzak (jauziak), aerodance, edo jarduera fisiko integrala: mugimendua, erritmoa eta erlaxazioa. Gainera, Zabalgunean ematen ziren ikastaroetako batzuen plaza kopurua handituko da, espazio berrira egokitzeko.

Local

Mara-Mara liburudenda (San Francisco 16)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España