«Closka» haurrentzako esperientzia eszenikoak edertasunaz eta ingurumenarekiko errespetuaz hausnartzera bultzatzen ditu ikusleak, dortoka bat protagonista duen bidaia liluragarri baten bidez.
Lan berri honetan, PanicMapek bere lengoaia artistiko berezia zabaltzen du, dramaturgia, arte bisualak eta azaltzen ari diren teknologiak (hala nola bideo-mapping eta live-cinema) uztartuz. Closkaren bidaia elementu teknologikoekin elkarreraginez eta proposamen plastikoak sartuz hedatzen da, horrek aparteko aberastasuna eta dinamismoa ematen baitizkie ikuskizunaren narratibari eta plastikari.
Horrela, “Closka”-k kontenplazio poetikotik harago jotzen du, ikusleengan —beren adina edozein dela ere— jakin-mina eta sormena pizten dituen indar bihurtuz.
CLOSKA esperientzia eszenikoak edertasunaz eta gure unibertsoko txokoan bizitzeak dituen erantzukizunaz hausnartzera bultzatzen ditu ikusleak. Bidaia liluragarri honetan, Ka eta Closek Closkaren istorioa azalduko digute: etxerako bidea aurkitu nahian ziurgabetasunez betetako abentura batean murgildutako dortokarena.
Emango al diogu laguntza Closkari etxera itzultzeko?
Juan Pablo Mendiolak eta Margarita Burbanok sortutako PanicMap plataforma artistikoak hamarkada bat baino gehiago darama lengoaia berezko bat landuz, narratiba, gorputza, espazioa eta teknologia uztartuz eszenaren mugak gainditu nahian. Diziplina anitzeko ikuspegi horrek harremanean jartzen ditu arte plastikoak, musika, arte digitalak eta dramaturgia, ikusleen irudimena eta jakin-mina suspertzeko.
Lengoaia bakan horri “Poetikoki Areagotutako Dramaturgia” esaten diote, eta diziplinen fusio hutsetik harago doa. Ekosistema sortzaile bat da, elementu bakoitza —interpretaziokoa, bisuala edo soinuzkoa—, aldi berean existitzeaz gain, modu sinergikoan korapilatzen baita, anplifikatuz eta elkar aberastuz.
Ingurune horretan, tresna plastikoen, soinuzkoen eta digitalen poetikaren bidez indartzen da interpreteen hunkiberatasuna, eta sortzen den antzerki-esperientzia bentan murgiltzaile eta zirraragarria da.