Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«COLECCIÓN BILBAOARTE BILDUMA»

junio 19 - septiembre 6

ARTISTAK EGOITZAN 2025/26: ESKURATZE BERRIAK

MANU BLÁZQUEZ, BLANCA CASTRO PONCE, FÁTIMA CONESA, JUANA GARCÍA-POZUELO, AURITZ IÑURRIETA ORBEZUA, FERMÍN MORENO MARTÍN, ANTOINE NESSI, GARETH PHILLIPS, LAURITA SILES, AMAYA SUBERVIOLA, FERNANDO VILLENA, M. BENITO PÍRIZ

BilbaoArte Fundazioko artista egoiliarren azken belaunaldiko sorkuntzak aurkezten dituen talde-erakusketa da. Proiektu honek 2025/26ko estudio-lagapeneko bekaren modalitatean parte hartu duten hamabi artistek berriki ekoitzitako lanak biltzen ditu. Guztira, hogeita hamar lan inguru dira, BilbaoArte Bildumaren parte izatera igaroko direnak.

Adin eta jatorri askotako artistez osatutako talde honek gaur egungo praktika artistikoaren joera, estilo eta lan-metodo berrienen hautaketa adierazgarria eskaintzen du. Horma baten ertzean sostengatuta flotatzen duten formak eta koloreak; itxura naifeko istorioak, azpian kritika sozial zorrotza dutenak; familia-etxearen irudian gordeta dauden memoria eta soinuak; forma geometrikoak, paperetik eta ideien mundutik zeramikaren fisikotasunera pasatzen direnak; gorputz-keinua, euskarri desberdinetan eta hainbat teknikaren bidez errepikatua; pinturaren praktika krisian jarri nahi duen geometria kolorista; muga fisikoak, psikologikoak, edo muga ikuspegi zabalenetik ikusita, irudiaren eta eskulturaren arteko konexiotik aztertuta; hiru dimentsioko argazki-narratiba, edo argazki-liburuaren definizio garaikideen bilaketa, instalazioaren bitartez; espazioa eta etxekotasuna, narratiba eta xehetasun ezkutuak erakusteko erabilita; errotzea, edo gure jatorrian ditugun adarrak edo sustraiak, izana ematen digutenak, loratzera eramaten gaituen horri erreferentzia egiten dion material aratz baten bidez; inoiz ere irudikatuko ez genukeen marrazkia, barneratutako esperientzia grafikoetatik eta zerbait berria sorrarazten duten elementuen konposizioetatik datorrena; gorputz eskultorikoan presioa egiten duen indarra, material horren erreakzioa bistaratzen duena. Horiexek dira, beste batzuen artean, BilbaoArte Bildumak eskuratutako obra berriak biltzen dituen erakusketan ikus ditzakegun planteamenduak.

2025. eta 2026. urteetan euren lana Fundazioan garatu duten artistek gai horiei eta beste askori buruz hitz egiten digute, eta horren bidez bertotik harago pentsatzera gonbidatze gaituzte. Galdera asko mahai gainean, beste horrenbeste erantzun bilatuz, eta baita zalantza gehiago ere.

EGITARAU PUBLIKOAK Sarrera doan
Ekainak 19, ostirala

  • 18:00. Bisita gidatua
  • 19:00 – 21:00. Inaugurazioa

Detalles

Comienza:
junio 19
Finaliza:
septiembre 6
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/06/19/coleccion-bilbaoarte-bilduma-/webkklik00-detalle/eu/

Local

«URIBITARTE40» erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao, Bizkaia 020 España